Programaketa didaktiko baten bigarren fasea edo bigarren pausoa, zeintzuk diren asmoak zehaztean datza. Asmoak zeintzuk diren jakiteko galdera batzuei erantzun beharra dago, adibidez zein pertsona mota eraikitzen lagundu nahi dugun edo zein printzipio mantenduko genuke beti gure irakaskuntzan… Klasean hainbat printzipio aipatu ditugu, adibidez: berdintasuna, errespetua, aniztasuna, ekitatea, komunikazioa, konfiantza... eta nik animatu naiz beste printzipio bat aipatzera guzti horien artean, “maitasuna”. Haur hezkuntzako irakasle on bat izateko, nire ikuspuntutik umeak maitatzea garrantzitsuena da, eta maitasun hori transmititzea umeei.
Comentarios
Publicar un comentario