28/03

Ebaluazioaren gaiarekin jarraitzeko bi ebaluazio mota desberdindu ditugu gaurkoan. Alde batetik sumatiboa, erabat objektiboa izatea bilatzen duena, lanekin eta azterketekin nota bat jarriz eta bestetik formatiboa, formakuntza prozesua aztertzea bilatzen duena.
Formatiboa da niretzat ebaluatzeko mota hoberena, baina zailena baita ere. Oso polita da formakuntza prozesuan zentratuko garela esatea eta ume hori behar duenaren baitan ebaluatuko diogula, baina nola? Berriz, askoz errazagoa da lanak eta azterketak jartzea eta horren baitan umeari ebaluatzea (hau da irakasle gehienak egiten dutena), baina horrela ez gaude umeari ebaluatzen, baizik eta bere memorizatzeko gaitasunari. 

Comentarios