27/03

Ebaluazioa da azkenengo pausoa programaketa didaktiko bat egiteko, baina ez da soilik eta beti irakasleak egiten duen zerbait, hau da, irakasleon konpromisoa, geure gogoak, geure lana eta abar ere baloratu behar dira, autoebaluazioa oso garrantzitsua delako aurrera egiteko. Sakonago hausnartzean, ebaluatzea ez dela gauza erraza esango nuke, adibidez, nori eman beharko genioke nota hoberena?: zerbaiten inguruan hasieran ezer ez dakien ume bati, baina gero ikasten bukatzen duena, edo gauza bera lehenagotik bere kabuz dakien ume bati. Egon gara eztabaidatzen honen inguruan eta iritzi ezberdinak egon dira, batzuk esanez hasieran ez dakiena baina gero ikasten duena nota hobeagoa merezi duela, beste batzuk aldiz lehenagotik dakiena merezi duela… baina azkenean ondorioztatu dugu ez dugula umeari baloratu behar, baizik eta gure lanari. Azken finean, dena baloratu behar da, eta nire ustez, umea ikasi duen ala ez azterketa batekin ezin da baloratu. Hasieratik bukatu arte, umeak bere ikaskuntza prozesuan egiten dituen aurrerapenak behatu beharko genituzke, honekin batera, gure lana irakasle bezala ere baloratu beharko genuke. 

Comentarios