30/01

Kaixo eta ongi etorriak nire blogera. Sheila dut izena eta aurten Haur Hezkuntzako gradua egiten ari naiz. 
Bigarren lauhilabete honetan, Didaktika Orokorra irakasgai berria emango dut. Egia esanda Didaktikako irakaslea harritu zitzaidan, ez delako ohiko irakasleek bezala. Galdetu zigun ea zer espero genuen ikastea, horrela, ikasleen partaidetza sustatuz. Baina ia jende guztiak isilik geratu zen, horren zergatia ulertu egin nuen: ez gaudela ohituta gure iritziak ematera edo irakasle batek gure interesak kontutan hartzera. Ondorioz, nola bizi guztia irakasle batek esaten zuena entzun eta egin dugunez, galdetzen digutenean edozer ez dakigu pentsatzen gure kabuz. Horregatik garrantzitsua da ikastea arrazoitzen.

Andonik ere azaldu zigun zertarako egin behar dugun portfolio honek, laburbilduz, ikasitakoaren bilduma bat izango da, ikusteko zer nolako garapena dugun ikasgaian.
Lehen egun honek potentea izan zen.

Comentarios