31/01 (LEHENENGO LANA)

Klase honek ere galdera batekin hasi egin zen. Oraingoan zenbat afari egin genituen eta zenbat joan ginen izan zen galdera. Galdera hori helburu batekin ere egin zuen Andonik, zer talde kohesioa dagoen ezagutzea. Normalean talde kohesioa egoten bada nota hobeagoak lortzen dira eta.

Gainera esan zigun, talde desberdinak egingo genituela, binaka, hirunaka, launaka, ilaraka… denetarik. Nire ustez, ezagutzen ez ditugun ikaskideekin erlazionatzeko metodo bat da. Eta sei partaideko taldeak egiteko eskatu zigun, bi galderak egiteko guztien artean; bata izan zen didaktika definitzea eta bestea zer zientziak parte hartzen dute didaktikako erabakietan. Gure aurreko ezagutzak partekatuz eta elkartuz lortu genuen didaktikaren definizio nahiko on bat. Askotan pentsatzen dugu ez dakigula ezer gai batzuetaz eta errealitatean jadanik ditugun ezagutzekin ideia bat egin dezakegula.

Comentarios