04/03

Gaurkoan, programaketa didaktiko baten planifikazioari buruz ikasi egin dugu. Hasteko, edozein planifikazioaren aurretik egoeraren azterketa bat egin behar da, hau da, lehenengo hausnartu behar da nolakoak diren umeak, zer momentutan dauden, zer nolako aniztasun mota dagoen eta hori dena behin hausnartuta, balioetsi eta erabaki-prozesu bat egin behar da, azkenik planifikazioa idazteko.
Hiru planifikazio motak ezberdindu ditugu, lehenengoa paradigma positibistan kokatzen da; egoera aztertu ondoren, erabat zentratzen dira emaitzetan, baita zehatza eta zurruna izan ohi da. Beste aldetik planifikazio interpretatzailea dago, egoera aztertu ondoren planifikazioa zehazten da, baina malgua izaten da normalean. Azkenik planifikazio soziokritikoa, egoeraren azterketa integrala da, hau da, egoera desberdin guztiak aztertuko dira eta ikasketa prozesuan zehar egindakoaren gogoeta bat egingo da, birplanifikazioaren aukera egonez, planifikazio oso malgua izaten da kasu honetan.

Beste aldetik, aipatzekoa iruditzen zait Andonik bidali zigula Heziberri 2020 irakurtzeko, eta bakarrik klaseko pertsona batek irakurrita ekarri duela. Normala denez haserretu egin da eta esan digu azterketa bat jarriko digula hurrengo asterako. Azterketa jartzea zigor bat bezala hartu dut, eta seguraski hori izan da bere asmoa, berak esaten duen bezala besoa ematen digu baina guk ez dugu hori kontutan hartzen eta nahi duguna egiten badugu besoa joango da mozten, besorik gabe geratu arte. Azterketaz gain, esan digu laburbiltzeko zergatik ez dugun irakurri, eta egia esan ez nintzen gogoratu, irakurri nuen berak bidalitako korreoa eta pentsatu nuen beste momentu batean irakurriko nuela baina ahaztu zitzaidan. Gaizki sentitu naiz “zigor” honekin, ez hainbeste niregatik, Andoniren lekuan jartzen naiz eta imajinatzen dut nola sentitzen ari den ikusterakoan inor ez diola inongo kasurik egin, nahiz eta inoiz ez jarri azterketak, klaseak ez izan txapak… seguraski beste irakasle zorrotz batekin hori ez zen gertatuko.

Comentarios