06/03

Andonik hasi da power pointa irakurtzen, eta klase osoa harrituta, bat-batean isildu egin da. Jarraitu du power pointa irakurtzen denak isilik geunden bitartean, horrela ulertarazi nahi izan du, jarraitzen badugu kasurik egin gabe eta klaseak oztopatzen, bere klaseak emateko modua aldatuko dela beste irakasleak egiten duten bezala. Galdetu digu ea horrela jarraituko dugun eta denak ezetz esan diogu, orduan hasi da azalpenak betiko moduan ematen, adibideekin, azalpenak guk ulertzen ditugun hitzekin ematen… Konturatu naiz power pointa irakurtzen dituzten irakasleei gorrotatzen ditudala, power point bat irakurtzea ez da irakastea, hori nik bakarrik nire etxean egin dezaket. Irakastea niretzat beste gauza bat da: eguneroko adibideekin erlazionatzea ikasitakoa, esperientzia ezberdinekin ulertaraztea, ikasleen interesetatik abiatzea, jakin-mina piztea… Bakarrik mehatxu bat izan da, baina klaseak horrela ematen dituzten irakasleek badaude unibertsitatean. Adibide gisa hartu behar diegula suposatzen da, azken finean magisteritzako irakasleak direlako, baina nik ez ditut horrelako irakasleei kontutan hartuko nire etorkizunerako, baizik eta benetan irakasteko gogoak dutenei.

Comentarios