11/02 (BIGARREN LANA)

Gaurko egunean guk irakasle papera hartu dugu paradigmak azaltzeko, metodo honekin hiru paradigmak nahiko argi ulertu ditut. Hasteko, paradigma positibista homogeneizazioa bilatzen du, hau da gizartea ezagutza berberak eskuratzea, irakaslea egia bakarra izanez; aldiz interpretatzailea ikasleekin hitz egitea lehenesten du, horrela beraien egoera interpretatzeko eta ikasketa prozesua errazteko eta azkenik kritikoa kontestua kontuan hartuz eraldaketak bilatzen ditu.
Paradigma positibista niretzat metodo “tradizionala” da, betidanik bizi izan dudana, irakasle bat ematen du teoria, ikasten duzu eta listo, ulertzen baduzu ongi eta bestela hor konpon. Interpretatzailea eta kritikoa niretzat berriak dira, egia da izan ditudan irakasle batzuk gure egoeraz kezkatzen zirela eta galdetzen zigutela, baina ebaluatzen ziguten beti azterketa batekin, kontuan izan gabe benetan ikasi genuen ala ez.

Comentarios