Gaur edukien inguruan egon gara hausnartzen. Hasteko, edukiak asmoak betetzeko haurrek behar dituzten jarrerak, prozedurak eta kontzeptuak direla zehaztu egin dugu, beti ere adina, interesak, baliabideak, gaitasunak, zentroa, egoera sozioekonomikoa eta abar kontutan izanda. Horrez gain, globalizazio printzipioa mantentzea egokia izango litzateke edukiak emateko orduan, adibidez, gehiketak irakasterakoan animaliekin lotzea, horrela ez zaude bakarrik matematikako konpetentzia lantzen eta gainera erakargarriagoa izango da umeentzako. Beste aldetik, edukiak aukeratzeko, umearen garapen psikologikoa, interesak eta aurreko ezagutza eta trebetasunak irizpide bezala hartu behar direla ere garrantzitsua iruditu zait.
Comentarios
Publicar un comentario