Klase honetan irakaskuntza ereduei buruz hitz egin genuen, niretzat garrantzitsuena eta hoberena hirugarrena da, eredu ekologikoa. Eredu honetan egoeraren aldagai guztiak aztertzen dira, talde-maila, pertsonen arteko maila eta pertsona barneko maila, hau da zikaskuntzan dauden maila guztiak. Eredu honek baita ere helburuak zeintzuk diren jakitea einbestekoa dela esaten du, zeren handiegiak badira jendea frustratuko da; espazioa ere bere garrantzia du, ez da berdina espazio handi batean edo txiki batean ikastea, edo adibidez arbelerik gabe, aulkirik gabe etab; denborak bere aldetik gauzak behin eta berriz egiteko posibilitatea ematen digu, baita ere gaitasuna gauzak gero eta polikiago edo sakonago irakasteko; irakasleen eta ikasleen aurretiko esperientziak ere kontutan izan behar dira. Hau da, dena ikaskuntzan eragina du, akats bakar bat emaitza aldatu ahal du. Faktore guztiak eragina izango dute bai ala bai azkenengo emaitzan, hau da, ikasleen ikaskuntza prozesuan.
Comentarios
Publicar un comentario