13/02

 Gaurkoan irakaskuntza kontzeptuei buruz ikasi dugu. Lehenengo kontzeptua eta niretzat okerrena, irakaskuntza transmisio hutsa dela esaten du. Irakasle askok kontzeptu hau oraindik erabiltzen dute eta nire ustez horrela bakarrik umeak desmotibaturik egotea eta gogorik gabe ikastea lortzen da. Bakarrik ezagutzak transmititzen direnez, ez dira ezagutzak sortzen, irakaskuntza kontzeptu hau horregatik paradigma positibistarekin erabat erlazionaturik dago.

Hurrengoa haurraren gaitasunak trebatu behar direla esaten du eta ez da lehenengoa bezain positibista baina neurri batean bai da, zeren ume bakoitzak bere erritmoa du eta azkenean irakasleak erabakitzen baditu gaitasun horiek, gainera gaitasun formalak izanez eta ez emozionalak, umeak ez ditu garatuko bere gaitasun propioak, horregatik paradigma positibistaren barruan sartuko nuke dudarik gabe.

Hirugarrena ikastea garapen naturala sustatzea dela esaten du, hau da, biologikoki umeak dituen gaitasunak kontuan hartu behar direla, eta ez hauek bultzatu aurretik ez baditu. Kontzeptu honek interpretatzailea izan ahal da, umeari garrantzia ematen diolako, baina ere arazo bat du, formalitateak esaten dizuna eta umeak nahi duena batzuetan ez direla gurutzatzen.

Eta amaitzeko azken kontzeptua eta niretzat hoberena dena, umeen ikasketa prozesua erraztu behar dela esaten du. Hau lortu ahal da diziplina guztiek esaten digutena eta eguneroko bizitza lotzen. Nire kasuan, nire bizitzarekin lotu ahal nuen adibide bat ematen zigutenean hobeto ulertzen nuen, hau da eskolaz kanpo eta eskolaz barneko esperientziak lotzean. Kontzeptu honen helburua da jarrera kritiko baten bidez gizartea eta kultura berreraikitzea.

Comentarios