21/02 (TALDE LANA)

Zertarako dago dekretua? Eskola guztiak oinarri berdinak jarraitzeko eta era berean irakasleak kokatzeko (zer eman, guztiok berdina ikasteko). Horren ondorioz, haur guztiek ezagutza berdina izango dute. Ezagutza, arau orokor batzuk eta edukiak berdinak izateko eskola guztietan. 

Zer da hezkuntza? (Jartzen du) Hezkuntzaren lehen xedea da haurraren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztietan, familiekin gertuko lankidetza. Erantzunkidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpena funtsezko jardun-oinarriak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko. 

Zer da haurraren garapen integrala? Norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntza. Haur bakoitza ezagutzea, bere irudia osatzea, eta horretarako nortasuna eraikitzeko prozesuaz baliatu eta autonomiaren garapena sustatu. 

Zer dira konpetentziak (espekulatu): Maila bakoitzari dagozkion edukiak barneratzeko gaitasuna izatea. 
Zeintzuk dira? 
Oinarrizko konpetentziak:
  • komunikazio berbala ez berbala eta digitala: adierazteko gauza guztiak.
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna: ikasten ez dugulako inoiz bukatzen, ikastea prozesu amaigabea da, bizitza osoan zehar ikasten dugu. 
  • elkarbizitzarako konpetentzia
  • ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
  • izaten ikasteko konpetentzia

Beste konpetentziak:
  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
  • Matematikarako konpetentzia.
  • Zientziarako konpetentzia.
  • Teknologiarako konpetentzia.
  • Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
  • Arterako konpetentzia.
  • Konpetentzia motorra.


OTSAILAK 21

Lan hau burutu dute: Ane Merino, Eider Egaña, Josune Mateos, Nerea Labarga, Olatz Vaqueriza, Maite Arrondo eta Sheila Olivenza

Comentarios