25/02

Curriculumaren inguruan egon gara hitz egiten, teoria asko izan da. Curriculuma zer da, curriculum motak, paradigma bakoitzak curriculumari buruz dituen kontzeptuak… Teoria guzti horren artean, gauza bat atentzioa eman dit, paradigma kritikoa curriculumari buruz duen kontzeptua hain zuzen ere.

Paradigma kritikoak esaten du curriculum ofiziala gizartean dauden botere- eta desberdintasun-erlazioak mantentzeko, birsortzeko tresna bat dela. Batez ere curriculum ezkutuan edo absentean detektatu dezakegu honako hau, non ideologia jakin batzuk agertzen dira inplizituki, horrela gizarteak daukan maniak jarraitzeko.

Comentarios