Metodologiaz hitz egin dugu gaurkoan. Zer nolako metodologia erabili zuten gurekin hausnartuz eta zer nolako metodologia erabili nahi dugun gure ikasleekin pentsatuz. Adibidez Andonik izan zuen eredu metodologikoarekin oso erraza izango litzateke klaseak oztopatzen dituztenean jendeari kanpora bidaltzea, baina ez du hori egiten zeren baliteke hori aproposa izatea klase girorako baina ez ikasleen ikaskuntza prozesurako. Nola emango nuke nik klase pentsatzean, ideia bat datorkit nire burura: alaitasuna. Niretzat garrantzitsuena izango da alaitasuna bermatzea klasean, azken finean umeak horrela gogoz ikasiko dute, klasera irrikan etorriko dira eta parte-hartzea sustatuko dut. Ikastea zerbait dibertigarria izan behar da, batez ere Haur Hezkuntzan.
Comentarios
Publicar un comentario